Pelikula bat nola ikusi (Bigarren Hezkuntza)

0

Pelikula ezagutu

01. Fitxa teknikoa

Pelikula bat ikusi aurretik, edozein pelikularen fitxa teknikoa osatzen duten oinarrizko datuak jakitea gomendatzen dugu.

  • Izenburua: jatorrizko hizkuntzara eta gure hizkuntzarako itzulpenera eltzea gomendagarria da.
  • Aurrerakina: ondorio zinematografikoak hautemanen ditugu: irudi motak, formatua, generoa... ahal den heinean, azpititulatutako jatorrizko bertsioan izatea saiatuko gara.
  • Urtea, iraupena eta herrialdea: denbora eta espazioa testuinguratzen dute. Iraupena, funtsezkoa da ekintza formatu didaktiko zehatz batera egokitzekotan.
  • Banatzailea: pelikula eskuratzeko merkataritza zirkuitua zehazten du.
  • Zuzendaria eta gidoilaria: beren lanarekin, pelikularen bizkarrezurra ematen dute. Nahiz eta kasu bakoitzean, beste datu nabarmenak ematearen egokitasuna aintzat hartuko da (argazkigintza, soinu banda, antzezleak, ekoizpena...).
  • Generoa: lana bere tankera era gaiagatik kokatzen du (ikusi berariazko atala).
    Sinopsia: istorioa aurreratzen digun laburpen motza.
  • Palmaresa: zinematografiako sektorearen onarpen garrantzitsuenak. Ikusle eta espezializaturiko kritikaren aldetik, pelikularen erantzunaren, harrera eta ikuspenaren adierazle on bat da.
  • Kritika: pelikularen ekarpen eta lorpen edo ahulezi eta gabeziak agertzen dituen espezializaturiko iritzia
Non aurkitu dezakezu informazio hau?

Datu orokorrak (izenburua, urtea, banatzailea, generoa, sinopsia…) pelikula bakoitzaren web ofizialetan aurkitu daitezke, eta baita ere linean dauden base-datuetan, Internet Movie Data Basen (IMDB) bezala, edo espezializaturiko ataritan, Filmaffinity bezalakoa.

Aurrerakinak, banatzaileen web orrietatik gain, Youtube, Vimeo edo Dailymotion bezalako lineako bideo erreproduzitzaileetan eskuragarri daude.

Fila Siete, Fotogramas, La Butaca, Miradas de Cine... bezalako espezializaturiko aldizkariek, zuzendari, gidoilari, palmares eta kritikei buruzko informaziorik nabarmenena eskaintzen dute.

02. Zuzendaritza

Pelikula, zinemagileak istorio zehatz batetik aurrera sortzen duen munduari buruzko bere ikuspegia da. Hori dela eta garrantzitsua da jakitea bere jardunbidea eta eragina kultur zinematografikoan. Horrela, hobeto ulertuko dugu pelikularen azkeneko asmoa.

03. Eszenatokia

Pelikula guztiak, leku eta denbora zehatz batean garatzen dira. Pelikula batzuetan bestetan baino gehiago, testuinguru honen azterketa (soziala, politikoa, historikoa, kulturala, genero ikuspuntuari enfasi bereziaz), gure errealitate propioarekin lotzea egiten duen zubia da. Gainera, gure proposamenean, Giza Eskubideak dira azterketaren abiapuntua. Eszenatokiak, Giza Eskubideen urratzea eta erabilera egoera zehatzei aurpegia ezartzen die. Hauek ez dute inongo zentzurik, ez badaude nolabait loturik pertsonei, istorioei eta eszenatoki zehatzei.