Pelikula bat nola ikusi (Lehen Hezkuntza)

2

Irudiak eta soinua

b. Muntaia

Muntaia pelikula bateko plano eta sekuentziak, zuzendariaren iritzi eta gidoiak markaturiko erritmoaren arabera ordenatzen diren prozesua da. Prozesua laburtzen duen hitzen bat aukeratuz gero, hau “moztu” izanen zen. Pelikula batean, pelikulan ikusten diren baino plano askoz gehiago filmatzen dira. Hala nola filmazioan enkoadraketaz kanpo zer geratzen den aukeratzen den, muntaian, planoko zein zati erabiltzen den eta zein ez aukeratzen da. Muntatzea, kanpoan zer geratzen den erabakitzea da. Editorearen erabaki honek (Espainian, lanbide honetan emakumeak dira gehien bat eta entzute handiagoz betetzen dutenak), pelikula batek istorioa modu batean edo bestean kontatzea egiten du.

Badaude hainbat faktore muntaiari eragiten diotenak. Bi garrantzitsuenetan jarriko dugu arreta: planoa eta kontakizuna. Planoaren eskala eta iraupenari jaramon eginez gero, badaude bi muntai ezberdin:

  • Analitikoa: funtsean motzak eta orokorrean iraupen laburreko planoak erabiltzen dira. Adierazgarria eta psikologikoa denari garrantzi handiago ematen zaio. Errealitatea zatika aztertuta ikertzen da eta emaitza erritmo azkar bat da.
  • Sintetikoa: aukeraturiko enkoadraketak, plano luzeak eta eremu-sakonera dutenak dira. Errealitatearen ikusmen osatuago bat ematen da, aztertzeko nahirik gabe. Objektu eta gertaera gehiago agertzen direnez, irakurketa denbora nahiko izateko, iraupen handiagoko planoen beharra daukate.

Gainera, eta kontakizun osoaren arabera, muntaia izan daiteke:

  • Narratibo edo klasikoa: gertaerak, edo kronologikoki edo etorkizunera (flash-fordward) nola iraganera (flash-back) saltoak emanez kontatzen dira, baina beti narrazio itxura emateko ideiarekin egituratuz.
  • Adierazgarria: errealitate zinematografikoaren ideologia edo interpretazio artistikoa gailentzen da. Planoen luzaera, mugimendu, soinu eta tonuak eta enkoadraketen konposizioak, ikuslearengan zirrara eta ideia ezberdinak piztuko ditu.

Muntaiarako aukeraturiko planoetan arreta jarriz gero, bi mota oso ezberdin daude. Lehen eta behin, pelikulako lehen 30 minutuak. Lehen zati honetako plano ireki eta orokorren segidak, Lurran gertatutakoa kontatzen digu. Wall·E eta Evaren aurkezpena dira. Plano luzeak, eremu-sakonera handikoak, inongo presarik gabe, planeta bakarti bat begiratzera gonbidatzen gaituzte. Wall·Eren eguneroko lana ikusten dugu, ia dokumental baten antzera, dialogoen ezak oraindik handiagotzen dute bakardade sentsazioa. Bigarrenez, espazio-ontzian gertatzen den ekintza. Lehenengo zatiaren alderantziz, hemen funtsezkoa da ekintza. Hemen ez da horren garrantzitsua eszenatokia nola Wall·E eta Evari beraien abenturatan laguntzea bezala. Komandanteak AUTOrekin daukan liskarra, Wall·E eta Evaren jazarpena, erroboten matxinada... ekintza hauetako plano itxiak eta beraien erritmo azkarrak eszena horretako partaide garela sentiaraztera bultzatzen gaituzte.

Kontakizunaren ikuspuntutik, Wall·E montai era klasiko bati erantzuten dio. Gertakizunak modu kronologikoan kontatzen zaizkigu, gertatu ahala: Wall·Ek landarea aurkitzen du, Eva Lurrera iristen da, Wall·E maitemintzen da eta espazioan zehar jarraitzen du, Eva espazio-ontzira iristen da... narrazioan ez dago denboran saltorik, nahiz eta iraganean gertaturiko jazoerak ezagutzen ditugun zer gertatzen den ulertzen laguntzen digutenak. Adibidez, lurrean botata dauden prentsagatik eta oraindik lurrean dauden iragarkiei esker, badakigu zergatik pertsonek lurra bertan behera utzi zuten. Beste adibide bat, AXIOM espazio-ontziko komandanteen erretratu guztiak ikusten ditugun plano segidak, pertsonek lurra utzi zutenetik igarotako denboraz eta aldatu diren eraz informatzen gaitu (gero eta lodiago eta ernetasun gutxiagokoak).

Kontutan hartu behar da, Wall·E, guztiz ordenagailuz egindako pelikula bat dela. Muntaia ez da eskuz egiten, lehen bezala. Badaude programa informatikoak, lan hau ordezkatu dutenak. Gainera, animazioko teknikaren kasuan, pelikularen prozesu osoa (pertsonaien diseinua, eszenatokia, efektu bereziak...) ordenagailuz egiten dira.