Pelikula bat nola ikusi (Lehen Hezkuntza)

1

Istorioa

a. Istorio baten markoa

01. Generoa

Promoziozko kartelek pelikula genero zehatz batean kokatzen laguntzen dute. ‘Wall·Eko’ kartelak, zientzia fikziozko zineman kokatzen gaitu

Pie de foto: Promoziozko kartelek pelikula genero zehatz batean kokatzen laguntzen dute. ‘Wall·Eko’ kartelak, zientzia fikziozko zineman kokatzen gaitu.

Jarduten den gaia eta istorioa kontatzen den moduaren arabera pelikula sailkatzeko era da. Genero ezberdin asko daude, garrantzitsuenetan jarriko dugu gure arreta.

Gaia eta tankeraren arabera, genero erromantikoaz (amodiozko istorio bat), komediaz (barrea eragiten digu), drama (pentsatzea eta zirrarak sortzen gaitu), musikalaz (musika oso garrantzitsua da pelikulan), abenturazkoaz… hitz egin dezakegu.

Arreta jarriz gero istorioa, non eta noiz gertatzen den, genero historikoa (duela denbora gertatutako zer edo zer kontatzen digu), westernra (EEBBetako mendebaldeko istorioak kontatzen dira) edo zientzia fikzioa (etorkizunean gertatzen diren asmatutako gertaerak) aurkitzen ditugu.

Azkenik, aukeraturiko teknikaren arabera, dokumentalak (gauzak gertatu diren bezala islatu nahi denean) edo animaziozkoak (ez dago benetako antzezlerik, baizik marrazki bizidunak edo ordenagailuz sorturiko pertsonaiak).

Hala ere, pelikulek ez dute beti genero puruei erantzuten, baizik eta zenbaitzuen ezaugarrien ezaugarriak izan ditzakete: komedia musikala, historikoa, abenturazkoa...

Animazioko teknikaz egina, ‘Wall·E’ abenturazko komedia bat da, amodiozko ñabardurak dauzkana, zientzia -fikzioaren generoa berrasmatzen duena. (UD, 39. orr., 1go “Generoa” parrafoa)

02. Argumentua

Narrazio baten gertakari guztien taldea esplizituak izanda edo ez.

2815 urtea. Kutsadurak Lurra desegin du. Horrenbestekoa da zabor kopurua planetan inongo izaki bizirik ez dela bizi. Wall·E robota zaborra birrindu eta kubotan gordetzen dituen tresna adimenduna da. Mendeetako bakardade aspergarrietan zehar, ia gizakienak diren emozioak garatzea lortu ditu. Bere lana bukatzen duenean, tramankuluen bilduma eginez eta‘Hello Dolly’ musikaleko abestiak grabatuz dibertitzen da. Beraien bitartez maitasuna ezagutzen du. Egun batean, ontzi batek lur-artzen du eta robot femenino arketipokoa, EVA, ateratzen da lurraldea aztertzeko bizi arrasto baten bila. Robot honek landare bat aurkitzen du Wall·Eren zaborren artean. Wall·Ek EVA espazioan zehar AXIOM ontziraino, gizakiak bizi diren koloniak, bilaketaren elementua da . Ontzian, GO-4, ordenagailu nagusitik,babestu beharko dute landarea, eta kapitainari lagundu Lurrera bueltatzeko bere eginkizunean. (UD, 39. Orr., “Argumentua”).

03. Gaia

Ekintzan bilakatzen den ideia bat da.

Ingurumenarekin iraunkorragoa eta pertsonekin bihozberagokoa den garapen eredu baten berreraikuntza. (UD, 39. Orr., “Gaia”)