2

Ikustaldi geroko saioa

a. Gako zinematografikoak

01. Bakhtayren bidaia askatasunerantz

Zouina abandona su vida en Argelia de la que sólo conocemos éste instante

Pie de foto: Hana Makhmalbafek eskolako neskatikoei argibideak ematen.

‘Buda explotó por vergüenzaren’ narrazio planteamendua xumea da: sei urtetako neskatiko baten bizia, eskolara joatearekin setatua eta bere gorabeherak hori lortzeko. Nahiz eta gidoia Marzieh Meshkinirena izan, zinegileak istorioaren jatorria aspaldian buruan zebilkien idei poetiko batetan daukala jatorria aitortzen du (1). Itxuraz pisu gutxikoa, bilbeak pasadizozko itxura gutxiago dauka Afganistanen kokatzerakoan. Lola Santos Priegoren (2) iritziz, bilbeak bidaia eta ohiko fabularen egitura klasikoa jarraitzen du:

  • Heroiak arazo bat dauka eta etxetik irteten da argitzeko: Bakhtay alfabetoa ikasi nahi du eta istorioak irakurri ahal izan, bere lagun Abbasen antzera. Baina ezin du eskolara joan bera bezala. Bakhtay bere anaiak etxean zaintzeaz arduratzen da (bizi diren leizean, etxe bat baino gehiago, babeslekua dena) eta ezin da eskolara joan. Neskatikoak irakurtzen ikasi nahi duela erabakitzen du, beraz, eskolaren bila doa, Abbasez lagundurik. Hala eta guztiz ere, koaderno bat eta lapitzak behar ditu. Nola lortu?
  • Bidean zehar, etsaiari aurka egin beharreko proba ezberdinak gainditu eta aliatuen laguntza eta objektu “magikoak” lortu beharko dit: koadernoaren erosketa gorabeheratsua, ezpainetako bat eramateagatik bahitzen dioten mutikoak, beraien ondorengo harrikatze saiakera (Buda bezala suntsitzeko intentzioa daukate) eta beste mutiko taldea beraren kontra tiro egiten dute kobazuloetako labirintoetan iparramerikarrek egin zuten bezala. Bakhtayk aliatu bakarra dauka, bere barridea Abbas, baita gehiegikeriak sufritzen dituena bere bidaian zehar. Eta agure baten laguntza izanen dute azkenik bidea erakutsiko diena.
  • Azkenik, oztopo guztiak gainditzen ditu baina, bere helburua lortzen du?: bere iritsira, Bakhtay baztertua da aldiro-aldiro eskola ezberdinetan eta irakasle eta bere gelakide berriengatik. Eta berriz ere gerrara jostatzera behartzen dute nekazarien soraioaren aurrean. “Hil zaitez bakean utzi diezazuten eta libre izan zaitezen...” Bakhtay ez da bere helburua lortzen duen heroia. Hala eta guztiz ere, bere sakrifizioak irakaspen oso baliotsua ematen du: bortxakeriaren ukoa edozein erakoa dela ere, nahiz eta bere askatasuna lortzeko hiltzeko arriskuan egon.

Bamiyango buden suntsipenaren irudiek pelikula ireki eta ixten dute, “ipuin” honen hitzaurre eta epilogo moduan. Bakhtayk gerrara jokatzera uko egiten dio, nahiz eta ordainean bere bizia eman; buden antzera “lotsagatik eztanda egin zuten horrenbeste izugarrikeria ikusita” (3).

02. Metafora salaketa moduan

Bakhtay eskolara joan nahi izateagatik eta ezpainetakoa eramateagatik bahitzen dute

Pie de foto: Bakhtay eskolara joan nahi izateagatik eta ezpainetakoa eramateagatik bahitzen dute.

‘Buda explotó por vergüenzaren’ hizkuntz poetiko-lirikoa, Afganistaneko talibanen geroko gizarte egoeraren benetako metafora diren pasadizo txiki hauen bidez eraikitzen da. Eraikuntza alegoriko honetan, bilbean zehar erabilera ezberdinak ematen zaien bi elementu sinboliko nabarmentzen dira:

  • Koadernoa: pixkanaka-pixkanaka bere orriak gutxitzen dira. Bideko haur talibanak bere orriak erabiltzen dituzte misilak egiteko budak suntsitzeko erabilitakoak bezala. Hau da (ezpainetakoarekin batera) Bakhtay bahitzeko arrazoia. “Neskatikoak ez doaz eskolara” oihukatzen diote. Mantsoago, amerikarren jazarpenean zapaldu eta hausten dute. Koadernoaren orri horiek ere balio diote agureari eskolako bidea adierazteko, eguzkirantz ibaian zehar gidatzen duen paperezko itsasontzi baten bidez. Behin klasean, Bakhtayk koadernoa bere klase-kidearekin partekatzen du, nahiz eta honek bere alboan nahi ez izan. Azkenik, haur espia amerikarren aurrean koadernoa altxatzen du etsipen seinale moduan, erortzen eta hiltzen utzi aurretik.
  • Ezpainetakoa: jokoa da, bere burua “polita ikusi” eta besteek ikusi dezatenaren askatasuna. Hara nora joan, Bakhtayek gainontzeko neskatikoak apaintzeko eta berarekin jolasteko erabiltzen du. Baina gainontzekoentzat objektu debekatua da: haur talibanak (“pekataria zara. Ezpainetakoa emakume fedegabeena da”), erabiltzeagatik ez dutenak zalantzarik harrikatzeko; bahituriko neskatikoak eta baita eskolan ere, zeinetik egotzia izaten da.
Bakhtay eta Abbas, koadernoa  zikin eta hautsiarekin

Pie de foto: Bakhtay eta Abbas, koadernoa zikin eta hautsiarekin.

Tonu poetiko honek indar handiagoa hartzen du, istorioa gorpuztua den dokumentaletik horren hurbil dagoen, teknika kuasi naturalistarekin dagoen kontrastea dela eta. Bamiyaneko eszenatokia, urritasunez irudikatua, nongurako elementu batean bilakatzen da, pelikulako benetako protagonistan, H. Makhmalbafek pasarteak ireki eta ixteko erabiltzen dituen plano orokor handiei esker. Hala eta guztiz ere, Bakhtay eta Abbasen lehen planoak, askotan lehen lehengo planoak, txundigarrizko indar dramatikozkoak dira. Kamera, neskatikoaren laguna bilakatzen da bere bidai osoan zehar; jarraitzen du (eta berarekin goaz) bide eta ezkutaleku guztietatik eta bere begien adierazkortasun eta errugabetasunegatik jabetzen da.

Soinu banda, minimoa, pasarte dramatikoenak samurki azpimarratzen ditu dokumental narrazioari arnasten uztearren. Carlos Boyerok nabarmentzen duen bezala: “zinemagileak kamera batekin aski du, eszenatoki naturalak, benetakotasuna darion haurrak eta argi eduki ze deskribatu nahi duen dokumentu ikaragarri, samur eta beharrezkoa lortzeko” (4).

Notas a pie de página: